XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ariketak eginez, hotsak, ahotsa, eta doinuak ezagutzeko entzumeneko jokabide berriak eskuratzea gure egitekoa da.

Elkarrekin entzunez aurkitu ditugu hitzik gabeko mundua eta hitzaren tresna den ahotsaren mundua, bere hats, geldialdi, zalantza eta gorabeherekin.

Ulermena ere kontutan hartzen da; gure expresioak, gure hatsak, gure garraisi-ahalmenak, gure ahotsak behin eta berriz entzuteak indartu duten ulermena....

Zarata, hotsa, ulertzen ikasi, nabaritzen, ukitzen, ikusten ere bai, behar denean behintzat.

Ahots bat edo esaldi baten esanahia jasotzen ikasi, geure zentzumenen ahalbide guztiez eta geure esku dauzkagun teknika guztiez baliaturik; gero eskuak mamituko du pentsamendua marrazkitan, eta pentsamendua hots bihurtuko da, belarriak bereizi eta ulertuko duen hots, itxuraz formarik gabeko materialetan gauzaturik bada ere, batzutan puskatuta, beste batzutan etenda, baina beti ere hor dagoen katean.

Azkenik produkzioa, denon artean aurkitutako eta denona den atsegina, gure sari benetakoa, hitzegitea.

Hatsak, garraisiak, hitzak, intonazioak sortzen dutena, eta gorputzak, atseginak, hunkipenak ezartzen dioten martxan, isilaldiek, geldialdiek eteten dutena.

Ahotsa hor dago, norberarena eta besterena; landuagoa bilaka daiteke: esaldi ondo josia, aukera-aukerakoa....

Norberaren adierazpen izanik, irudimenaren alor zabaletara heda daiteke, edo, alderantziz, formulazio zehatz eta neurtuagoaren zerbitzutan geldi, abestian, poeman, ipuinean....